NAFARROAKO IDIAZABAL GAZTA BERRIAREN AURKEZPENA 2012

NAFARROAKO IDIAZABAL GAZTA BERRIAREN AURKEZPENA 2012

Aurten David Yárnoz, Molino de Urdániz jatetxekoa, izan da Idiazabal gazta berriaren ebaketaren arduraduna. Berarekin batera Restaurantes del Reyno elkarteko hainbat kide ere izan dira.

0000-00-00

Aurten David Yárnoz, Molino de Urdániz jatetxekoa, izan da Idiazabal gazta berriaren ebaketaren arduraduna.Berarekin batera Restaurantes del Reyno elkarteko hainbat kide ere izan dira.

Denek dastatu eta goratu zuten aurtengo sasoi berriari hasiera ematen dion gazta eta etorkizun handiko sasoia iragarri zuten, denek nabarmendu baitzuten gazta berriaren kalitate maila altua eta honen gustua.

Napardi elkartea izan da ekitaldi honen anfitroia, non gazta ebaketaren ondoren kalitate erregultasunaren sariak eman diren, 2011 sasoian zehar Dastatze-batzordeak egin dituen proba ofizialak aintzat harturik.

Gaztandegi-kategorian 2011ko Kalitate eta Erregulartasun saria berriz ere MIGUEL AISAri egokitu zitzaion, Riezu-koa (Nafarroa).

Bestalde, PEDRO ZUZUARREGI gaztandegiak, Tolosakoa, Pedro eta Teresaren esku, 2011 kanpainako Kalitate eta Erregulartasun saria jaso zuen, artisau-lantze kategoriaren barruan.

Denominación de Origen del queso Idiazabal - La calidad de la tradición